XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BILBOKO UDALETXEA GAUR HIRU BANDEREKIN. Madrileko gobernuak iragarkietan gogoratzen du legea

Gaur, Bilboko jaietako egun nagusian, Udaletxeko balkoian ikurrina, Espainia eta Bilboko banderak jarriko dira Jose Maria Gorordo alkatearen aginduari jarraituz.

Bestalde Espainiako gobernuak komunitate autonomoan duen ordezkaritzak banderen erabilerari buruzko iragarki bat argitarazi zuen komunitateko zenbait egunkaritan.

Iragarkian zenbait agintari eta komunikabideren ahazpenaren aurrean banderari buruz legeak diona gogoratzen du.

Gai honetaz, deklarazioen txandan beste kapitulu bat betetzen dituzte Jose Antonio Maturanak egindakoek.

Berauetan Jose Antonio Ardanza lehendakariak herenegun egin zituenei erantzuten dizkiete.

Jose Maria Gorordok ez du uste hiru banderen ezarrerarekin inzidenterik sortuko denik, Madrileko egunkari bati eginiko deklarazioetan agertzen den bezala.

Donostian gertatu ez zen bezala hiru ikurriña, espainola eta Bilboko bandera jartzeak honako hausnarketak sortarazten dizkio Bilboko alkateari: Modu arrazoitsu batez funtzionatzen zuen sistema bat dago, banderak egun batetan jarriak zeuden.

Albistearen espansioaren balioak, demagun, komunikazioaren balioak hiritarrak benetan kezkatzen duenaren espejismoak sortu ahal ditu.

Herenegun Ardanza lehendakariak banderen ezarrerarekin sortutako gatazkari tamalgarria eritzi zion eta PSOEk inteligentzia nahikorik ez daukala esanez salatu zuen PSOEren jokabidea arazo honetan.

Deklarazio hauei erantzunez, Jose Antonio Maturana, PSE-PSOEko exekutibaren partaideak, ez dira banderak ez instituzioak elkar bizitzea eraldatzen dutenak, bortitzak bakarrik baizik, esan zuen, Efek ezagutzera eman zuenez.

Bere erantzunan, Maturanak uste du Ardanzaren adierazpenak desegokiak direla eta gatazkak ez direla hegoazpian burua gordetuz konpontzen.

Lehendakariari gauza bat gogoratu nahi izan zion bereziki, hots, gakoa ez direla banderak, baizik eta bakea eta Euskadiren etorkizuna.

Bestalde Espainiko gobernuak Gazteizen duen ordezkaritzak komunitate autonomoaren zenbait egunkaritan (El Correo Español, eta Diario Vasco egunkarietan eta orrialdeerdira) banderen erabilerari buruzko iragarki bat argitara eman du.

Beronetan, agintari eta komunikabide zehatz batzuren ezjakintasun edo ahazpena direla medio, bandera nazional, eta beste bandera eta enseña batzuren legezko erabileraren aurrean gobernuaren ordezkaritzak 1981ko Urriaren 28ko legearen zenbait artikulu gogoratu nahi ditu.

Artikulu hauetan esaten dena nahiko ezaguna da: Espainiako bandera administrazio zentral, instituzional, autonomiko, probintzial edo uhartekoa, eta udaletxeko egoitzan eta edifizio guztien kanpoaldean egon behar du eta barnekaldean leku nagusia bete behar du.

Egoitza militarretan bandera espainiarra da egon behar duen bakarra.

Seigarren artikuluaren arabera, espainolak, erabiltzen den bakoitzean, leku preferente, ohorezko eta errez ikusteko modukoa hartu behar du.

Indarrean dagoen legediak, gogoratzen du Madrileko gobernuaren ordezkaritzak be hartzen ditu aginteak lege honen kontrako infrakzioak berehala zuzentzen bete ez den legalitatea berrezarriz.

Bere aldetik, Julian Elgorriagak, aipatutako ordezkaritzaren buruak, Efe albiste agentziari eman dion elkarrizketa batetan komentatu du gauzarik berriena auzi honetan EAko partaide baten jarrera izan dela, Donostiako Alkatearen, Xabier Albisturren, erabakia gogoratuz.

Hala ere, Gazteizeko alkateak, Jose Antonio Cuerda, EAkoa ere bai, beste jarrera ezberdina, legalitateari atxekitzen zaiona mantendu duela azpimarratu zuen.